Patchworka, sashikoa, fuxicoa… ehunka urte dituzten ehun-teknikak dira, eta bai milaka urte ere, eta beren izateko arrazoia oihalen erabileran dute. Azken urte hauetan, teknika horiek guztiek goraldi handia izan dute, lantegien, ikastaroen eta sare sozialetan izan duten zabalkundearen bidez, ehun-hondakinak ongi nola berrerabili erakusten baitute.
Azaroaren 19an Komunaren Mundu Eguna ospatu zen. Hori zela eta AEASek sentsibilizazio kanpaina bat kaleratu zuen eta horrekin ia 100 erakundek bat egin zuten. Helburua: gogoraraztea komunera botatzen diren higiene intimoko elementuak, kotoi-zotzak eta paper-zapi bustiak arazo larria direla hornidura- eta saneamendu-sarearen mantentze-lanetan.
Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiak (CSIC) munduko 174 hiri jendeztatuenetako giza mugikortasuna aztertu du, eta ondorioztatu du hirigune sendoa duten hiriak bizi-kalitate handiago batekin lotzen direla: garraio publikoa gehiago erabiltzen da, ibilbide gehiago egiten dira oinez, auto gutxiago dago, kutsadura gutxiago, eta larrialdiei ere arreta hobea ematen zaie.
Komuna giza eskubide bat eskuratzeko bidea ematen duen elementua da: saneamendua. Beste batzuk ere errazten ditu, hala nola osasuna, duintasuna eta ongizatea. Edonola ere, dela osasun-arazoak edo kutsadurakoak ekidingo dituzten instalazioak ez edukitzeagatik, dela egiten dugun erabilera txarrarengatik, komunak eskatzen du bere balioaren jakitun izatea. Komunaren Mundu Egunak hala ekarriko digu gogora.
Emakumeen txirrindularitza gorantz doan kirol-modalitatea da. Beste kirol-diziplina asko bezala bere tokia eskatzen hasi da. Dena den, oraindik ere emakume askok zalantzak edo mesfidantza sentitzen dute bizikletaz ibiltzean. Iruñean, Mujeres en Bici ekimenak bost urte daramatza bizikletaren erabilera emakumeen artean zabaltzen, eta emaitzak ezin hobeak dira.
Gure jantzien etiketak aldatzen hasi dira, gure kontzientziak egiten doazen era berean. Marka handi asko eta bai ehungintzako etxe txikiak ere beren jantzietan ehun iraunkor berriak sartzearen alde egiten ari dira.
Olinpiar eta Paralinpiar Jokoak munduko kirol-ekitaldi handienak dira. Eta handitasun horrek eragiten du, aldi berean, kirolera mugatzen ez den inpaktu bat, gizartea, ekonomia eta ingurumena ere hartzen baititu. Tokio 2020ren asmoa da iraunkortasunaren arloko eredu bihurtzea.
Magiak liluratu egiten du, ilusioa piztu, harritu… baina, era berean, balioak irakasteko eta espiritu kritikoa sustatzeko oso erabilgarria da. Hala ulertzen du Hodei magoaren taldeak, eta, hartara, duela urte batetik ikastetxez ikastetxe dabil “Uraren sekretuak” erakusten dituen ikuskizun bat aurkezten.
Elikagaiak eralgitzea mundu osoko berotegi-efektuko gasen %10en arduraduna da eta munduan urtean ekoizten diren elikagaien herena galdu edo hondatzea ekartzen duena. Gure gizarteko kide guztiok ardura dugu, erantzukizunaren zati bat, erosten, prestatzen, kontsumitzen eta askotan botatzen ditugun jan-edanen erabilera egokia edo desegokia egitean. Horregatik, garrantzitsua eta beharrezkoa da gertatzen denaren gaineko kontzientzia hartzea.
Espainiako familien %31k ez dakite nola saihestu elikagaiak alferrik galtzea, eta horrek ekartzen du Europan janari gehien botatzen duen zazpigarren herrialdea izatea. Julio Flamesekin hitz egin dugu, ingurumenarekiko kontzientzia handia duen sukaldariburu adituarekin, janaria berriro aprobetxatzeko errezetetan oinarrituta, menu ezin gozoago bat iradokitzeko eskatzeko.












