FAO Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundearen arabera, mundu osoko elikagai-laboreen %87 erleek polinizatzen dituzte, eta, horrenbestez, gure elikadura haietan oinarritzen da zuzenean. Hala ere, hainbat arrazoirengatik, espezie asko galtzen ari dira. Arrazoi horietako bat ezjakintasuna izango da?

Artea beti da oso baliabide egokia mezuak igortzeko eta mezuak hartzailearen subkontzienteraino iristeko, bertan kokatzeko gero, eta, hazi txiki bat izango balitz bezala, han ernatzeko. Helburu hori lortu nahi du Josu Zapata artistak, Mendillorriko ur-biltegien esparruan jarri duen “Landare bihotza” talde-lanaren bitartez.

Ura geza edo gazia izan daiteke, lurraren edo kloroaren zaporea eduki… Beti zaporegabetzat, usaingabetzat eta koloregabetzat jo izan dugun likido horrek izan ditzakeen zaporeetako batzuk dira horiek. Zapore horiek, hain zuzen, konposatu naturalei dagozkie, urak berak duen jatorriari dagozkionak (urtegia edo iturburua), edo desinfektatzeko gehitzen zaizkion beste elementu batzuei, adibidez, kloroari. Hezitako gustu batek baino ezin ditu hauteman ur-dastatzeetan.

Egun itsasoa itotzen duten hondakin plastiko gehienen jatorria ibaietan dago. Hori dela-eta, premiazkoa da ahalik eta azkarren garbitzea. Mota askotako ekimenak daude ibaien inguruneak garbitzeko. Gaur, Mister Trash Wheel (jaun Zabor-biltzailea) eta The Ocean Cleanup (Ozeanoaren garbiketa) izenekoez hitz egingo dugu.

Informazioaren aro honetan, desinformazioa eritasun larria da. Zenbaitetan, zaila izaten da egiazkoa eta gezurrezkoa denaren artean bereiztea, eta horrek denbora eta energia kentzen dio benetan garrantzitsua denari: mezu argia eta zehatza helaraztea herritarrei. Esku artean dugun kasu honetan, asmoa da helaraztea orain arte egin izan dugunak ez duela balio jada, eta, hortaz, ohiturak eta pentsamoldea aldatu behar ditugula. Hondakinek ez dute zertan zaborrak izan, baizik eta baliabideak izan daitezke, baina hori hala izateko ezinbestekoa da herritar guztion laguntza eta elkarlana. Izan ere, ongi egiteak batzen gaitu eta mesede egiten digu, saihesteko moduko isurpenekin zigortzen jarraitzen dugun planetari on egiten dion moduan.

Iruñerriko Mankomunitateak intsektuentzako hotel bat kokatu du Areatzeko meandroan, Uharten, erle bakartia ostatatzeko. Espezie hori, hain zuzen, gainbehera dago, nagusiki ekosistemak galtzen ari direlako eta gizakiok pestizidak erabiltzen ditugulako. Instalazioaren xedea da behaketa, azterketa eta ingurumen-heziketa. Eta oso harrera ona izan du; izan ere, kokatu zen lehenbiziko egunetik, Osmia spp erlearen zenbait banakok, erle bakarti igeltseroen emeek, polena eta nektarra garraiatu zuten hoteleko hutsune desberdinetara eta gero zigilatu egin zituzten, etorkizuneko belaunaldia hartzeko.

Herritarren zientziak hedapen handia izan du, planetako toki desberdinetatik zenbait norbanakori denbora errealean elkarri eragiteko bidea ematen dieten tresnak sortzeari eta Interneten erabilerari esker. Bere xedea da zientziaren ikerketan aritzen diren pertsonen eta herritarren artean ezagutzaren transferentzia erraztea. Herritarrei, gainera, ezagutza horiek sortzean aktiboki parte hartzeko aukera eskaintzen zaie. Nature City Challenge nazioarteko proiektua (Biomaratoia edo Bioblitz) horren erakusgarri da.

Klima, energia, biodibertsitatea, hondakinak eta, horiekin lotuta, plastikoak… Horiek dira gaur egungo ingurumenari dagozkion trending topicak edo boladako gaiak. Baina gai horien arteko harremanik ez da islatzen inon. Hori da behintzat Ana Galarraga dibulgatzaileak esaten duena. Haren esanetan, informazio handia egon arren, eta klima larrialdia badago ere, gizartearen sentsibilizazioa ez da handitu, eta ingurumenarekiko jarrera ere ez da aldatu. “Ekonomia eta ekologia gauza bera da, azken finean, eta hori ulertzeak gure bizimodua berpasarazten digu; beraz ez da batere eroso, ahaleginak egitea eskatzen baitigu”.

Premios Rolex

Anita Studer duela 40 urte Brasilera joan zen ornitologo suitzarra da. Han galzorian zegoen Forbeseko zozoa (Anumara forbesi) aztertzeko asmoa zuen, baina laster konturatu zen Pedra Talhada basoa berreskuratzen ez bazuen, ez zegoela deus aztertzerik, hegazti horren habitata baitzen eta desagertzear baitzegoen. Geroztik, ingurumen-proiektua garatu du, bertako biztanleen bizi-baldintzak hobetzen arreta jarriz, azken finean, gizartea eta natura eskutik helduta aurrera joan behar dutelako.

Julio Díaz eta Cristina Linares ikerketa zientifikoaren eta dibulgazioaren arloko profesionalak dira. Beren iritziz, dibulgazioa, edozein mailatan, eta “itzultzeko” ahalegin gehigarria eskatzen badu ere, ezinbestekoa da kontzientzia harrarazteko eta sentsibilizatzeko. Eta horretarako, eskura dituzten tresna guztiak baliatzen dituzte. Baita 7.000 jarraitzaile baino gehiago dituen Twitterreko kontu bat ere.