Erauzi ordez materia birsortuko duen industria alternatibo bat sortzean laguntzea, naturako prozesuak imitatuz; edo konponduko duena, hondakinak lehengai moduan erabiliz. Hori da etorkizuneko profesionalei prestakuntza ematen dien Elisava unibertsitate-eskolaren helburua. Profesional horiek, hain zuzen, diseinuaren arloan ingurumenarekin eta iraunkortasunarekin adiskidetuko gaituzten material berriak aurkitzearen erronka izango dute aurrez aurre.

Klima-aldaketaren ondorioz tenperaturak berotzen ari direnez, ipar hemisferioko animalia asko goragoko latitudeetara lekualdatzen ari dira bizirik irauteko eta, hartara, beroagoak direnak uzten ari dira. Landareek ezin dute hori egin, eta horregatik hegazti migratzaileek eginkizun erabakigarria dute haiek sakabanatu eta kontserbatzean, haziek distantzia luzeak egiteko eta dozenaka kilometrotara ernamuintzeko aukera ematen baitute, beren optimo klimatikoak okupatu ahal izateko

Pamplona 1956, "Historia del abastecimiento", David Alegría Suescun

Mikel Belaskorekin hitz egiteak historiari eta egungoak azaltzen dituzten paisaia ahaztuei leiho bat zabaltzea dakar beti. Egungo Iruñea ezagutzeko landarediak duen garrantzia azaldu digu. Hiriko toponimiak basoez eta zuhaixkez, artzaintzaz, zuhaitzak mozteaz… hitz egiten digu; azken batean, hiriaren eta bertako biztanleen historiaz.

Zuzenean zabortegira joaten zen hondakin bihurtuta zeuden osasun-maskarak tratatu eta birziklatzea lortu du euskal enpresa batek. Orain berreskuratzen dira eta hidrogeno eta erregai sintetiko bihurtzen dira, ibilgailuen garraioaren edo itsas garraioaren industrian erabil daitezkeenak, besteak beste

Badakizu gai organikoak energia eta konpost bihur daitezkeela? Orduan, zergatik uzten dugu zabortegian lurpera ditzatela eta ez dugu haien ahalmena baliatzen? Iruñerriko Mankomunitateak kanpaina bat jarri du abian, berreskuratutako gai organikoen portzentajea handitzeko eta, hartara, aurrera egiteko ekonomia zirkularrean.

pxfuel.com

Joan den ekainaren 8an, Ozeanoen Mundu Egunarekin batera, National Geographic Society elkarteak ofizialki aitortu zuen Ozeano Australa existitzen dela. Antartikaren inguruan dago, eta ez du kontinente batek mugarriztatzen, itsaslaster batek baizik. Adituek adierazi dute aitortza hori ikaragarri garrantzitsua dela, planeta osoan ingurumen-inpaktu zuzena eragiten duen natura-ingurune batean jartzen baitu arreta.

1999an, mugikortasunari aste bat eskaintzeko ideia sortu zen, hirietan autoa irrazionalki erabiltzeak dituen ondorio txarrei buruz herritarrak eta politikariak sentsibilizatzeko xedearekin. Geroztik, urtez urte, mugikortasun aktiboa sustatzeko eta atmosferara isurpen gutxi edo batere ez igortzen duten garraiobideak erabili eta bultzatzeko hartzen ari diren neurriak aurkezten dituzte Europako udalerriek.

Ba al zenekien urtero Eugiko urtegiko hondoko urak husten direla? helburua da gero hornidurarako erabiltzen den uraren kalitateari eustea. Izan ere, urtegiaren hondoan dauden gai organikoak eta metalak (burdina eta, nagusiki, manganesoa) kentzeak aukera ematen du Urtasungo plantara iristen den uraren kalitatea hobetzeko eta murrizteko Iruñerrira hornitu aurretik edateko ur bihurtzeko fasean erreaktiboen erabilera.

Peggy und Marco Lachmann-Anke en Pixabay Please Don't sell My Artwork AS IS en Pixabay

Hego Koreako Ulsan Zientzia eta Teknologia Institutu Nazionalean, ikasleek kriptodiruaren 10 txanpon jasotzen dituzte campusean erabil ditzake hainbat produktu erosteko BeeViToilet izenekoa erabiltzeagatik, hau da, hondakin biologikoak biogas bihurtzen dituen komuna. Energia-iturri hori unibertsitate-eraikinerako erabiltzen den; zehazki, gasezko sukalde baterako, ur-berogailu baterako eta erregai-pila baterako

Hainbat espezietako animaliak ikusi nahi dituzu beren eguneroko zereginetan? Horixe lortu du Iruñerriko Mankomunitateak, Ornitolan Servicios Ambientales enpresaren bidez, Iruñerriko Ibai Parkeko zenbait gunetan behaketarako lau kamera jarri eta gero.