Gure jantzien etiketak aldatzen hasi dira, gure kontzientziak egiten doazen era berean. Marka handi asko eta bai ehungintzako etxe txikiak ere beren jantzietan ehun iraunkor berriak sartzearen alde egiten ari dira.

Olinpiar eta Paralinpiar Jokoak munduko kirol-ekitaldi handienak dira. Eta handitasun horrek eragiten du, aldi berean, kirolera mugatzen ez den inpaktu bat, gizartea, ekonomia eta ingurumena ere hartzen baititu. Tokio 2020ren asmoa da iraunkortasunaren arloko eredu bihurtzea.

Magiak liluratu egiten du, ilusioa piztu, harritu… baina, era berean, balioak irakasteko eta espiritu kritikoa sustatzeko oso erabilgarria da. Hala ulertzen du Hodei magoaren taldeak, eta, hartara, duela urte batetik ikastetxez ikastetxe dabil “Uraren sekretuak” erakusten dituen ikuskizun bat aurkezten.

Elikagaiak eralgitzea mundu osoko berotegi-efektuko gasen %10en arduraduna da eta munduan urtean ekoizten diren elikagaien herena galdu edo hondatzea ekartzen duena. Gure gizarteko kide guztiok ardura dugu, erantzukizunaren zati bat, erosten, prestatzen, kontsumitzen eta askotan botatzen ditugun jan-edanen erabilera egokia edo desegokia egitean. Horregatik, garrantzitsua eta beharrezkoa da gertatzen denaren gaineko kontzientzia hartzea.

Espainiako familien %31k ez dakite nola saihestu elikagaiak alferrik galtzea, eta horrek ekartzen du Europan janari gehien botatzen duen zazpigarren herrialdea izatea. Julio Flamesekin hitz egin dugu, ingurumenarekiko kontzientzia handia duen sukaldariburu adituarekin, janaria berriro aprobetxatzeko errezetetan oinarrituta, menu ezin gozoago bat iradokitzeko eskatzeko.

Urteak daramatzagu klima-aldaketaren aurkako borrokaz eta herrialde guztiek beren berotegi-efektuko gasen isurpenak murriztu behar izateaz hitz egiten. Espainian, atmosferara igorritako CO2gasen isurpen guztien %28,7ren arduraduna da garraioa eta hartan ibilgailu pribatua da arduradun nagusia, Ingurumeneko Kontseilaritzako 2016ko datuen arabera.  Hori jakinda, mundu osoko administrazioak ari dira oinezkoaren, bizikletaren eta autobusaren aldeko eta ibilgailu pribatuaren aurkako mugikortasun iraunkor baten alde egin behar izatearen gaineko kontzientzia hartzen. Hartara, 2019ko Mugikortasun Astearen kariaz,…

Argi-kutsadura, gaueko gehiegizko argiztapena, gaizki zuzendua edo beharrezkoa ez dena ingurumen-inpaktuko arazo larria eragiten ari da, zuzenean giza osasunari, florari eta faunari eragiten diona. Fernando Jáuregui astrofisikariak, Argi Kutsadurari buruzko Azterlanen Espainiako Sareko kideak, arazo horren eta argiaren erabilera adimenduna ahalbidetzen duten argiztatze-sistemak diseinatu eta instalatu behar izatearen gaineko informazioa eman digu.

Urak, xaboi neutroak, ozpinak, zitrikoen zukuak eta bikarbonatoak etxea garbitu eta higienizatzeko ere balio dezakete. Natura-ingurunerako oso errespetuzkoak ez diren eta, zenbaitetan, gainera, oso osasungarriak ez diren produktu kimikoak beren armairuetatik kendu nahi dituzten pertsonen etxebizitzetara itzultzen ari diren elementu soilak eta ohikoak dira.