Ibilgailu pribatuaren erabilera ez dago bere unerik gozoenean: salmentak gutxitzen ari dira, mugitzeko modu berriak ari dira sortzen, hirietan zirkulaziorako murrizketak eta eragozpenak dituzte… eta, hala ere, oso presente dago gure hirietan. Bizitzeko atseginagoak diren hiriak sortzeko aplikatu diren neurriak asko dira. Ecologistas en Acción erakundeak neurri haietako asko zerrendatu zituen duela hamabi urte, eta egun arrakasta handiagoarekin edo txikiagoarekin ezartzen saiatzen dira.

Ibilbide historikoak, Europako hiriburu handienetan ibiltzeko ibilbideak, Europaren duela gutxiko historia ezagutzeko ibilbideak edo txikiekin egiteko ibilbideak. Europa osoan zehar bizikletaz ibiltzeko aukera ematen du Eurovelo sareak. Aukerak izugarriak dira, eta mugak edo baldintzak bidaiariak baino ez ditu jartzen

Hiru garbigune finko herri handietarako, sei garbigune herri txikietarako, bost garbigune mugikorrek zerbitzua ematen dieten 37 kokaleku, eta arropa eta oinetakoak botatzeko 98 edukiontzi berariazko. Iruñerriko Mankomunitateak etxeko hondakin bereziak gaika biltzea herritarrei errazteko ezarri duen sareari dagozkion datuetako batzuk dira, hain zuzen.

Ur-botila txikiak, elikagaien ontziak, paperak… Kirol-proba bat igaro den espazioetan eskuarki botata uzten diren elementuetako batzuk dira. “Ekitaldien eta hondakinen erregelamendua” kaleratzeko zorian dago Nafarroa, mota horretako hondakin gutxiago sortzeko.

Urtero, Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen antolatzaileek jardunbide onenak aukeratzen dituzte, lehiaketara aurkezten dituzten milaka proiektuen artetik. Ingurumenerako eragina murriztea helburu duten eta ikasleekin, herritarrekin edo enpresekin gauzatzen diren ekintzak dira 2018ko EWWR sariak jaso dituztenak.

Xandi Kreuzeder eta Joao Parrinha artista eta surflariak aldian-aldian etortzen dira Iruñera, beren artelanak erakustera. Bisitetako azkena Askatu ekimenaren kariaz egin dute. Hain zuzen, naturguneak garbitzeko ekintzak defendatzen ditu ekimen horrek, eta Iruñerriko Mankomunitatea ari da garatzen, Ecoembesekin batera. Oraingo honetan, Xandik eta Joaok dozena batetik gora eskultura berri eta handi ekarri dituzte, animalienak eta itsasoan aurkitu dituzten hondakinekin egindakoak. Uztailaren 5a bitartean, Iruñerriko toki desberdinetan kokatuko den erakusketa batean…

Mundu osoan, hondakin plastikoak metatzeari konponbideak bilatzen ahalegintzen diren bitartean, biodegradagarri moduan sustatutako produktuak  gero eta gehiago merkaturatzen dira, erabili eta botatzekoak diren poltsen erabilerari erantzun erraz baten promesa eskaintzen dutelako. Baina kasu askotan, biodegradagarritasun hori promesa baino ez da. “Biodegradagarri” terminoak esan nahi du elementu kimiko naturaletan deskonposa daitekeela eragile biologikoen eraginez, besteak beste, eguzkiaren, uraren, bakterioen, landareen edo animalien eraginez. Ramani Narayan Michigan Estatuko Unibertsitateko ingeniari kimikoa da eta aditua…