Otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da, eta helburua du zientziaren arloko bokazioak sustatzea emakumeen eta nesken ingurunean, eta bai emakumeek eta neskek zientzia eskuratzea eta hartan parte-hartze osoa eta bidezkoa izatea lortzea ere. Izan ere, nahiz eta haien presentzia eta jarduna handitu den, emakumeek gutxiengoa izaten jarraitzen dute informatikan, informazio digitalaren teknologian, fisikan, matematikan eta ingeniaritzan.
Peli, krispetak, lagunak eta TikTok bideoak. Tartean ingurumen-aktibismoa piztea nerabeengan, ingurunearekiko errespetua sustatzeaz gain. Horixe da Iruñeko Udalaren COworkids programaren barnean dagoen #krispetaktiktoken ekimenak eskaintzen duena. Jarduera horretan Tiktok sare soziala ikaskuntzarako eta elkarlanerako tresna bihurtzen da.
Txadeko komunitate nomada batean Hindou Oumarou Ibrahim ingurumen-aktibistaren ahotsa altxatu da, aldaketa klimatikoak bere errealitatea nola aldatzen duen ikusten baitu. Lanbidez geografoa da, eskura zituen teknologia, zientzia eta antzinako ezagutzak batu ditu, eta partaidetza-prozesu bat jarri du abian, bere komunitateko kideek 3D mapa eta maketak osa ditzaten, larre, fruta-arbola eta sendabelarrik onenak non dauden adierazteko.
Normala al da ibai berberek gainezka egitea hilabeteko epean? Normala al da Urteberri-egunean 24 graduko tenperatura izatea zaharrenek egun hori elurrez beterik gogoratzen dutenean? Normala al da txaketa ez kentzea garai batean hondartzak eta igerilekuak jendez beteta egongo ziren sasoian? Hori guztia klima-aldaketa al da?
Hizkera aldatzen dugunean, pentsatzeko modua ere aldatzen dugu. Hizkera inoiz ez da neutroa, eta horren adibide ona da nola joan diren bilakaera izaten, aurreko mendeko 90eko hamarkadaz geroztik gure egun hauetaraino, berotegi-efektutik eta berotze globaletik eratorritako arazoez hitz egiteko terminoak.
Mitologia esperientzien azalpen bat da, inguruan dugun eta ulertzen ez dugun errealitatearena. Zergatik egiten du euria? Zergatik argitzen da eguna? Gertatzen dena ez dago gure mende, baina bai dela gure bizitzen zatia, eragiten digu. Hori dela-eta, natura-ingurunearekiko lotura, bere kontserbazioarekikoa, ez da inoiz eteten unibertso mitologikoan; egiatan, dena bat garelako. Ingurumenaren kontzeptua ezin da aurkeztu gizakiarekin zerikusirik ez duen zerbait moduan. Mundu modernoan lotura hori galtzen ari da? Elkarrizketa Fernando Echarriri.
Erauzi ordez materia birsortuko duen industria alternatibo bat sortzean laguntzea, naturako prozesuak imitatuz; edo konponduko duena, hondakinak lehengai moduan erabiliz. Hori da etorkizuneko profesionalei prestakuntza ematen dien Elisava unibertsitate-eskolaren helburua. Profesional horiek, hain zuzen, diseinuaren arloan ingurumenarekin eta iraunkortasunarekin adiskidetuko gaituzten material berriak aurkitzearen erronka izango dute aurrez aurre.
Klima-aldaketaren ondorioz tenperaturak berotzen ari direnez, ipar hemisferioko animalia asko goragoko latitudeetara lekualdatzen ari dira bizirik irauteko eta, hartara, beroagoak direnak uzten ari dira. Landareek ezin dute hori egin, eta horregatik hegazti migratzaileek eginkizun erabakigarria dute haiek sakabanatu eta kontserbatzean, haziek distantzia luzeak egiteko eta dozenaka kilometrotara ernamuintzeko aukera ematen baitute, beren optimo klimatikoak okupatu ahal izateko
AQUILA a-LIFE proiektuak Bonelli arranoaren presentzia handitu nahi du, hegazti harrapari hori galzorian baitago. Hain zuzen, GREFAk koordinatzen duen proiektu horrek finkatuta dituen helburuak dira harrapariaren habitat naturala lehengoratzea, ale berriak sartzea eta aurrera egin ahal izateko dituen mehatxuak minimizatzea.
Michelle Unzúe kazetariak ikusi ahal izan du Danimarkak natura ugaria duela, basoz, aintziraz eta hondartza luze-luzez betea; herritarrek ingurumenaren arloan duten sentsibilizazioa handia dela; eta diziplina politikoek, artistikoek eta sozialek naturarekiko sinbiosi horri erantzuten diotela. Argitalpen honen bidez, “kandelen eta bikingoen” munduan barneratuko gara.