Pandemiaren aurretik herritar ororen ingurumenarekiko sentsibilizazioa handitzen zihoala bazirudien, COVID-19ak eta bere ondorioek argi utzi dute joera hori sendotu eta indartzen ari dela. Beharbada, gure osasuna planetaren osasunaren mende dagoela ulertu dugu. Edo, besterik gabe, natura ez badu errespetatzen giza espezieak galtzeko aukera guztiak dituela ikusi dugu. Bada ondorio horretara gainerakoak baino lehenago iritsi denik, eta bada gure jokaerak inguruan dugun munduan duen garrantziaz gainerakoak kontzientzia harrarazten ahalegintzen denik ere. Green-influencerrak edo ingurumen-aktibistak dira.

COVID-19aren krisiaren ondorioek agerian utzi dituzte ingurumen-erronken kudeaketan ditugun gabezietako asko, eta erakutsi dute gure osasuna eta naturarena estu lotuta daudela. Beharbada ekiteko unea iristen ari da, bai baitirudi ingurumenak ez ezik gure gizartearen osasunak eta ongizateak ere aterako dutela onura.

Jokoaren arauak aldatu egin dira. Egungo testuingurua industria-ereduaren gabeziak azaleratzen ari da, pertsonen parte-hartze eta motibazio aukerei dagokienez. Aldaketa-prozesu bete-betean daude hezkuntza, ekonomia, aktibismoa, politika eta enpresa, parte hartzekoagoak diren ereduetarantz, pertsonak eta beren motibazioak erdigunean dituztenetarantz. Egoera berri horretan jolasak protagonistak izaten hasten dira.

2020. urte honek ekarri du lehen baliozkoa zenak gauetik goizera halako izateari uztea. Egoera berriek heziketa-ereduak berrasmatzera behartu gaituzte. Edukiak erakargarriak egiteko etengabe erabilitako jolas-estrategiak protagonismoa hartzen joan dira eta beren tokia hartzen. Orain, ordea, gogoeta egiteko unea iritsi da; jolas-teknikak eta -dinamikak ikaskuntza- eta heziketa-prozesuetan aplikatzearen gaineko gogoeta, hain zuzen.

Jolasten garenean, oraina bizitzen dugu, ziurtasunik eza besarkatzen dugu, egoerei erronka edo desafio gisa heltzen diegu, eta, gainera, gozatu egiten dugu. Horregatik da hain erabilgarria jolastea, ikaskuntza hori gero lanaren arlora, familiakora, pertsonalera… estrapolatu ahal dugulako. Esther Hierro aditua da jolas-jarreraren tratamenduan, play-thinking esaten zaionean. Berak azaldu digu zergatik den beharrezkoa jolasa, bereziki orain bizitzen ari garena bezalako errealitate paraleloetan, eta nola sortu egotea merezi duen inguruneak.

Shinrin-yoku (baso-bainua, japonieraz) esaten diogu Japonian sortutako praktika bati . Hain zuzen, basoan paseatzean datza praktika hori, baina meditazio moduan eta patxadatsu paseatzean. Kontzeptua herrialde horretako bi erlijio ofizialetan inspiratuta dago, sintoismoan eta budismoan, haietan naturako espirituak gurtzen baitituzte eta, horrenbestez, basoak jainkotiarraren erresumatzat jotzen baitituzte. Gaur egun, gure natuirarekiko harremana estuagoa izatea behar dugunean, praktika hori gero eta hedatuagoa dago.

1989an Gus Marionetas taldea sortu zenetik, Susana Pellicerrek eta Fernando Arreguik beren txotxongilo-antzerkia sentsibilizaziorako eta mezuak helarazteko tresna bihurtu dute. Gehien lantzen duten gaietako bat ingurumena zaintzea da, Fernandok adierazten duen moduan, “egoerak agerian uzten baitigu ez goazela bide onetik”. Agertokitik eta birziklapenaren gainean egiten dituen tailerretatik, Gus Marionetas mezu hau zabaltzen saiatzen da: “antzerkia bizirik dagoen zerbait da, artisten sorkuntzekin eta ikusleen begiradarekin arnasten duena. Eta ingurumenarekin antzeko zerbait gertatzen da”.

Garbitegia, Aspace Navarra para el Empleo fundazioak ematen duen zerbitzuetako bat da eta han lan egiten dutenentzat lan-integraziorako bidaia izatea nahi du. Bere bezeroetako asko industria-sektore desberdinetako enpresak dira, eta haien artean hotelak eta jatetxeak nabarmentzen dira, eta bai egoitzen sektorea eta farmazeutikoa ere.