Etxean gaude eta hondakin gehiago ari gara sortzen: familiako kide guztiok egiten ditugu otorduak etxean, armairuak garbitzen eta txukuntzen ari gara, korridoreko mahaitxo horrek tokia kentzen digula pentsatu dugu… Eta orain, zer egingo dugu? Zer bota dezakegu edukiontzietara eta zer ez?
COVID-19 gaitzarengatiko larrialdiak ekarri du txikiok eta helduok etxean gelditu behar izatea. Ziur asko horrek ekarriko du sortzen dugun hondakin-kantitatea handitzea. Hona hemen eskulan erraz eta dibertigarri batzuk, hondakin horietako batzuei beste bizitza bat emateko.
13 keinu edo ohitura erraz geureganatuta egin daiteke klima-aldaketaren kontrako borrokan gure hondar-alea jartzea ura zaintzearen bidez. Iruñerriko Mankomunitateak gogorarazi digu, Uraren Mundu Egunaren ospakizunaren kariaz.
Gazte bati planteatzen badiogu minbiziaren balizko sendaketarekin lotutako gai bat edo lehortearekiko erresistenteak diren landareei buruzko bat, ikusiko dugu, oro har, bigarren gaia dela kezka handiagoa sortzen duena. Sandra Uvek kontatu digu, ilustratzaile, idazle, hezitzaile eta “Asmatzaileak aurkitzen” erakusketaren sortzaileak.
Aluminioa ekoizteak gastu izugarria dakar ingurumenerako. Gainera, nahiz eta materiala infinituki birziklatu ahal den, biltzea eta berrerabiltzea batzuetan zaila da. Hori dela-eta, gomendatzen da gutxiago erabiltzeko, batez ere elikagaiak biltzeko.
Basa-biziak, gizateriak gehien estimatzen duen baliabide naturaletako batek, bere eguna du, bere gainean Lur osoa mantentzen dela gogora ekartzeko. Jakin ezazu zertan oinarritzen garen hori esateko eta zer egin dezakezun babesteko.
Gravity Wave, itsasotik berreskuratutako arrantza-sareekin sakelako telefonoetarako egindako lehen zorroa. Horren atzean, askoz osoagoa den egitasmo bat dago, arrantza iraunkorra eta arduratsua sustatzeaz arduratzen dena eta plastikoak birziklatzea bultzatzen duena, zorroak bildu eta berriro birzikla daitezkeen negozio-eredu zirkular batez gain.
Urtero, 15.000 eta 20.000 milioi arkatz artean egiten dira mundu osoan. Arkatz horiek egiteko Kaliforniako intsentsu-zedroa erabiliko balitz, gutxi gorabehera 18 metroko altuera eta metro bateko diametroa duen espeziea, 60.000 zuhaitz inguru beharko liratekeela kalkulatzen da. Sprout arkatzak, alde batetik, baliabide naturalen kontsumo hori arindu nahi du, eta, bestetik, negozio-eredu iraunkor baten bandera-ontzi bihurtu nahi du. Negozio-eredu horrek, hain zuzen, produktu soilak sortzea bilatzen du, pertsonei lagunduko dietenak era erraz eta…
Suediaren adibideari erreparatu diogu, zaborren %99 birziklatzen baititu. Beste herrialde batzuetan, ordea, Espainian, adibidez, udal-hondakinen %33,0 birziklatzen dira.
Eguneroko arropen garbiketa ekologikoa ez da mugatzen ingurumenerako errespetuzkoagoak diren garbigarriak edo xaboiak erabiltzera. Denon eskura dauden neurri errazak aplikatuta, garbitzeko modu garbiagoak lor ditzakegu.